ABENDUAK 3!!! BADAKIZU ZER OSPATU DOGUN?

Hona hemen gure euskararen aldeko manifestua:

Euskeraz bizi nahi dot nire hizkuntza dalako. Natural sentitzen dodana, natural egiten dodana eta natural egiten nabena. Euskaldun sentitzen naz, euskalduna naz eta euskalduna izan nahi dot. Euskera hizkuntza bat baino gehiago da, izateko modu bat da eta nik izan nahi dot. Baina izateko, laguntza behar dot. Ezin naz ni bakarrik izan. Etorkizunean be euskera izango bada guk gure izan dogulako izango da. Euskeraz sentitzen dogunok iarun dogulako. Maite dogun hori zaindu dogulako. Guk euskera maite dogu. Guk euskera zainduko dogu. Eusekra altxor bat da, sakabanatua eta anitza. Euskera altxorra da, batzeng aituen zilbor hesteak elikatzen daben hizkuntza. MUNDUAN 7.000  HIZKUNTZA INGURU DAGOZ. Euskera horietako bat baino ez da. Baina GEUREA.


#GEUREA
#zubia
#anitza
#giltza
#bizia
#modernoa
#nirea
#gaztea
#zaharra
#koloretsua
#berba
#elea
#hitza
#denona
#mundiala
#bizikidetza

Euskararen aldeko ekitaldian manifestua irakurri aurretik, LH 6. mailako ikasleek kopla batzuk bota dituzte euskararen inguruan. Ikastolako abesbatzak ere bere eskaintza egin du abesti batekin saioa girotuz. Eta azkenik, denok batera prestatuta genuen dantzatxo bat egin dugu.

Aurreko egunetan gelaz gela joan ondoren, bertan grabatutako bideoa ikusteko aukera ere izan dugu. 

Iruzkinak