GABONAK GEUK EGIN DITUGU ZORAGARRI!!

Osasunaren eguna dela esan ohi dugun abenduaren 22 honetan Gabonaldia ospatzeko antolatu dugu itzelezko jaialdia.
Motorrak berotuta geneuzkan Lizeoan Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egin zuten ikuskizunarekin eta gaur ikastolan ez dira falta izan gabon kantak, doinuak eta dantzak. Eta zelan ez, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere izan dugu.
Gabon zoriontsuak igaro daizuezela . Hona hemen gure gabon mezua:
Gu izango gara zuhaitzeko apaingarri, besteei gurekin bizitzea errazagoa egiten zaienean.
Gu izango gara benetako argia, gugan bakarrik pentsatu beharrean gure albokoak ere gurekin batera patxadaz bizitzen laguntzen ditugunean.
Gu gara benetako izarra bideko arazoak eta gainditu beharrekoen aurrean konponketen bila aritzen garenean. Ilusioari eta itxaropenari tokia egin diezaiogun.

Guk kanpaia izan nahi dugu banatzearen alde egin beharrean batzea eta elkartzea delako gure helburua. Izan gaitezen baketsu eta ulerkor.

Iruzkinak