HEZIKI TOPAKETAK GERNIKAKO UMEENTZAT SAN FIDELEN


Joan den otsailaren 28an Ikastolak HEZIKI topaketa antolatu zuen ikastolako eta Gernikako beste ikastetxeetako  ikasleentzat.  Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei eskaintzen zaie HEZIKI eskolaz kanpoko ekintza bezala. Kirolari hurbiltzeko modu bat da kirol mota zehatz bat landu gabe. Motrizitatea, espresibitatea eta kreatibitatea jorratzen dira era guztietako ariketen bidez.


Iruzkinak