NAHI DUZU KIROLA EGIN UDAKO OPORRALDIAN?

Aurton Ikastolak  udako oporraldirako kirol-eskaintza zabaldu du. Eskaintza  adinei egokituta dago.

Guraso Elkarteak antolatuta, Haur-Hezkuntzako 4 urtetik 8 urtera arteko ikasleek jarduera fisikoa lantzeko aukera izango dute ingurune euskaldun eta osasun-ohiturak landuz. Horrez gain, astero eskulanak landuko dituzte, beti ere aste horretan landuko den gaiarekin lotura izango dutelarik: mozorroak, tresnak, jolasak, antzerkiak ….

Ekainaren 20tik uztailaren 29ra izango da, goizeko 9:30etik 13:30era. 9:00etatik aurrera harrera zerbitzua ere eskainiko da.  Asteka apunta daiteke eta astea 50,-€ dira. Eguerdian jaten geratzeko aukera ere badago. Kamiseta bat emango zaie eta hamaiketako egunero.

Izena emateko hurrengo estekaren bidez egin daiteke:
Harri Bitxiak Elkarteak antolatuta, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleentzako ere UDAKO KANPUSA izango dugu. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aukera dago parte hartzeko eta izena asteka emateko. Ordutegia: 9:30etik 13:30era . Aste bi: 87,-€ . Hile osoa: 160,-€
Izena emateko: maiatzarek 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3, 6 eta 7an. Arratsaldeko 16.30etik 17:30era. Bankuko ordainagiria ekarri beharko da. Kontu zenbakia: 20950043109114762865

Iruzkinak