BAKEAREN EGUNA: ” BAKERAIKILIAK”

Urtarrilaren 30ean, Gandhiren heriotzaren urteurrena eta Eskoletako Bakearen eta Ez Biolentzaren Eguna ospatu zen. Ekintza desberdinen artean, DBH 1. mailako ikasleek, Bake Museoak antolatu duen “Bakeraikileak” jolas didaktikoan parte hartu dute.

Jolasaren bitartez Bakearen kultura hedatzen, Giza Eskubideak errespetatzen eta gure planeta zaintzen eta babesten eredugarriak diren pertsonak eta haien lana ezagutzeko aukera izan dugu. Esperientzia oso aberasgarria izan da.

Iruzkinak