AIZKORRI-ARATZeko PARKE NATURALA

Joan den barikuan,  martxoak 24,  DBH 1. mailako ikasleek Arantzazu edo Araotzeko ibilbidean bertako harriak eta inguru horretan eratzen diren egitura eta dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertzeko aukera izan dute.  Euskal Herriko harrien eta mineralen identifikazioa egin  eta artzaren koba bisitatu dute.

Beti bezala, monitoreen azalpenen kalitatea eta tratua ezin hobeak izan dira eta eguraldi ona izan dugunez, Arantzazuko paisaiarekin gozatu dugu.

Iruzkinak