BIGARREN ESKUKO LIBURUEN AZOKA MARTXAN IKASTOLAN

Apirilaren 24tik 28ra ikastolan jolastorduetan antolatu da bigarren eskuko liburuen azoka. Aurretiz ikasleek eskainitako liburuen bilketa egin da eta egun hauetan gustuko duten libururen bat eskuratzeko aukera dute euro baten truke.

Ekintza hau Agenda 21eko batzordeak bideratu du liburuak berrerabiltzeko helburuarekin eta bide batez, irakurzaletasunaren alde egiteko.

Lortuko den dirua “Ongi-etorri errefuxiatuak” Bizkaiko plataformari emango zaio.

Iruzkinak