GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 80. URTEURRENEAN, DBH 4. MAILAKO IKASLEEK MEMORIAREN PLAZA PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTE.


Bonbardaketaren urteurren honetan Gogora Institutuak beste ekintza batzuen artean, erakustaldi ibiltari bat eta DBH 4. mailako ikasleentzako tailerrak antolatu ditu. Gure ikasleak bertan izan ziren apirilaren 26an esperientzia esanguratsua bizi ahal izateko. Gernikako bonbardaketaren bideo bat ikusi zuten; gero, frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun zituzten, eta baita terrorismoaren biktimenak ere, ondorengo mahainguru eta hausnarketarako baliagarriak izan zirenak. Tailer hauen helburua memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten laguntzea da eta beharrezkoa den gogoeta kritikorako bidea erraztea. 

Iruzkinak