GURE IKASLEAK “BERTSOLARITZEN” BERTSO-LEHIAKETAREN IRABAZLE

Ohiturari jarraituz, aurton ere 6. mailako eta DBHko ikasle batzuek Mendatako Oilargane Kirolzaleak elkarteak  antolatutako eskolarteko idatzizko bertso-lehiaketan hartu zuten parte. Martxoaren hasieran jaso zituzten antolatzaileek Urdaibaiko eta inguruko beste eskualdeetako eskola ezberdinetatik bidalitako ikasleen lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren, gure eskolatik 14 ikasle aurkeztu ziren joan den martxoaren 26an Mendatan ospatu zen finalera.

Eguraldia lagun izan zutela, ekitaldi jendetsua suertatu zen aurtengoa eta giro ezin hobean joan zen goiz osoa. Bertaratutako maila ezberdinetako bertsolari gazteen  lanak epaitu ondoren, sari banaketari ekin zitzaion eta San Fidel ikastolako bertsolari gazteek sekulako arrakasta izan zuten.  A mailan irabazlea Sara De la Fuente suertatu zen. Horrez gain, Mireia Otaduy-k, Leire Mc Donald-ek  eta Ainhoa Vazquez-ek aipamen berezia izan zuten finalistak izateagatik. B mailan Janire Arrizabalagak jantzi zuen txapela eta Ismael Aomar-ek aipamen berezia jaso zuen.

Iruzkinak