Dagoeneko,
heldu zaigu Erasmus+ proiektuaren azken bidaia egiteko unea (maiatzak 14-20)
eta parte hartuko duten ikasleak ondorengoak dira: Jone Otazua, Aitor
Etxaniz, Naroa Arandia, Saira Caloca , Shun Yi Rubio, eta Irati
Unzueta.
Marlenheim-era
goaz berriro baina oraingoan Estrasburgoko Rhin Beherea Departamenduko
Batzordea izango da antolatzailea. Dakizunenez bost herrialde (Suedia, Polonia,
Alemania, Frantzia eta gu geu) eta Frantziako Gobernuko erakundea osotzen dugu
lan-taldea.
Bi
urtetan zehar, klaseko orduetan landu dugu “All different but all the same:
being a Neweuropean citizen” gaia eta joaten izan garen herrialde bakoitzean
garatu izan dugu.
Oraingoan,
Estrasburgoko Parlamentuan, ikastetxe bakoitzak bullying-aren aurka egiten
duena partekatzeko aukera izango dugu eta azkenean gure ametseteko
eskolaren ezaugarriak adostuko ditugu. Bestalde, Europar parlamentariek
euren lanaren ildo nagusiak azalduko dizkigute.
Aukera
ezin hobea gure ikasleentzat!
Iruzkinak