GOSEAREN AURKAKO KANPAINA IKASTOLAN

Aurreko asteetan Gosearen aurkako Ekintza GKEaren laguntzaz ikasleen artean sentsibilizazio saioak burutu izan ditugu ikasleak konturatzeko mundu mailako errealitate mingarri honen ondorioez. Horrez gain, laguntza emateko proposamenak eta aukerak eskaini izan zaizkie euren solidaritza keinua egin ahal izateko.

Sentsibilizazio kanpainaren ostean, lasterketa solidarioa antolatu dugu denon partehartzearekin.  Jasotzen ari garen dirulaguntza Etiopiarako izango da. 

Iruzkinak