BIZKAIGANE KOOPERATIBARA BISITALDIA EATHINK PROIEKTUARI AMAIERA EMATEKO


Eathink egitasmoaren barruan, aurretiz egindako tailerraren ostean hainbat ekintza burutu ditugu. Transgenikoen gaia ere jorratu dugu eta gure inguruko pertsonek honi buruz daukaten informazioa baloratzeko inkesta baten bitartez egin da.Gure  elikadura ohiturak aztertzeko ere beste inkesta bat burutu da.
Honekin lotuta,esan beharra dago Ikastolako ortua ere handitu dugula. Eta azkenik,  Errigoitin dagoen Bizkaiganeko ekoizleengana joan gara ikasleek ikus dezaten zuzenean nola hazten diren behiak eta ardiak jasangarritasunean oinarrituta.
Guzti honekin ikasleen artean garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromesu aktiboa  sustatu nahi izan  da.

Iruzkinak