UDALERRI MAILAKO AGENDA 21 FOROAN PARTE HARTU DUGU

Ikasturte amaiera guztietan aspaldiko urteetan legez, aurton ere, maiatzaren 31n Gernikako Kultur Etxean,  herriko 7 ikastetxeak batu ginen alkate, zinegotzi eta Ingurumen arloko teknikariekin.
Eskolako Agenda 21eko foro honetan ikastetxe bakoitzak ikasturtean zehar burututako proiektuak azaldu zituen bakoitzak, baita  hartu dituen konpromesuak  plazaratu  eta azkenik  herria hobetzeko proposamen batzuk aurkeztu zituzten ikasleek.
San Fideleko ikasleak DBH 1. mailan burututako Eathink proiektuaren berri  eman zuten. 
Eathink proiektua Europar Batasunak bultzatutako egitasmoa da. Honen bitartez aztertzea nahi dena  da, jarrera kritiko batekin globalizazioak izan dituen eraginak janaria ekoizteko sistemetan. Beti ere maila txikiko nekazari eta abeltzainei arreta jarriz.
Ikasleen artean garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa  sustatu nahi izan  da. Hau burutzeko 6 orduko  tailerra egin dute.
Jorratu duten gai interesgarrienetariko bat transgenikoei buruzkoa izan da. Gure inguruko pertsonek honi buruz daukaten informazioa baloratzeko inkesta baten bitartez egin dute.
Gure  elikadura ohiturak aztertzeko ere beste inkesta bat burutu dute.
Bertako eta sasoiko landareak aztertu dituzte ela kultibo mahaietan landatu.Horrez gain iragarkiak ere grabatu dituzte bertoko produktua kontsumitzeko aholkatuz.

Eta amaitzeko gertu daukagun abel ustiaketa ekologikoan jardun duen baserrira bisita egin dute, Bizkaiganera, hain zuzen ere, bertatik bertara ezagutzeko nola hazten diren behiak eta ardiak jasangarritasunean oinarrituta.

Iruzkinak