Idazleak ikastetxean programari esker urtarrilaren 31n, DBH 2. mailako
ikasleok aukera aparta izan genuen elkarrizketatxo bat izateko berarekin.
Aurreko asteetan irakurritako bere liburuei buruzko hainbat bitxikeria eta
gauza interesgarri kontatu zizkigun, bereziki Urtebete itsasargian eleberriari buruz.
Liburu bat idaztea mendi gailurrera
igotzea bezalakoa iruditzen zaio, lan neketsua baina behin tontorrera
hedutakoan gustora sentiarazten duena. Euskaraz idazten du euskararekin
konpromesua duelako. Bere hitzetatik nabarmendu nahi genuke honako hau: “Euskaraz
idazten dut jarrera ekologikoagatik”.
Saio interesgarri eta gozagarria iruditu zitzaigun.
Eskerrik asko Miren Agur, zure denbora gurekin konpartitzeagatik!
Iruzkinak