ASTEBURU BIRIBILA 6. MAILAKO SASKIBALOIKO TALDEAREN ESKUTIK


Aste Santuko BBKUP txapelketak eta pasa den igandeko Balmasedako txapelketak hainbat momentu hunkigarri utzi zizkieten gure 6.mailako neskei .
BBK eta Bilbao Basketek antolatutako txapelketan lehengo eta bigarren postua lortu zuten  taldeko jokalari batzuek,  Allende Salazarreko jokalariekin nahasturik Miribillan antolatutako Finaletan.

Balmasedako txapelketa ere ez zen atzean geratzeko modukoa izan, gure neskek merezimendu osoz lortu zuten 3.postua finalerdietan Allende Salazarren aurka galduta eta azken partidua irabazita. Beraz, esperientzia oso ederra bizitakoa gureek eta batez ere egun pasa ederra tratu bikainari esker. 




Iruzkinak