GAUBELA



Maiatzaren 18-19 bitartean GAUBELA bat bizi genuen ikastolan DBH 2. mailako ikasleekin. Jardueraren helburua gure ikasleak euskararen erabileran eta erabilera horren hausnarketan AKTIBATZEA  izan da . Poz-pozik hartu zuten erronka eta aurreko asteetan gustora aritu ziren  13 ordu horietarako ekintzak prestatzen: jokoak, euskal karaokea /dantzaokea eta  hainbat gauza gehiago.
Barikuan  gaueko zortzietan sartu ginen ikastolan eta maiatzaren  19an gosaria hartu eta gero, goizeko bederatzietan joan ginen etxerantz.  Gaua luzea eta emankorra izan zen.
Zuen bihotzetan betirako iraun dezala !




Iruzkinak