ELIKADURA OSASUNTSU ETA OREKATUA

Aurton, ikastolan, elikadura osasuntsu eta orekatuari buruzko kontzientziazio proiektua martxan jarri dugu  DBH 1. mailako ikasleekin. Heziketa zentru izanik, kirol ohiturez gain, gure ikasleei, elikadura orekatu eta osasuntsua irakastea ezinbestekotzat jotzen dugu, gero beraien eguneroko bizitzan aplikatu ahal izateko.  Honetarako, hurrengo urteetan hainbat ekintza  burutuko dira bai ikasle eta bai familei zuzenduta.
Ikasturte honetan, lehen urratsa eman dugu. Amaia Martioda nutrizionistaren eskutik, elikadurari buruzko oinarrizko ezagupenak jaso ditugu hiru saiotan zehar. Gosari osasuntsua, azukrearen arazoa, hamaiketako egokia, plater osasuntsuan zer egon behar den, elikadura piramidea… landu ditugu.

Datorren ikasturtean beste pausu bat edo batzuk emoteko prest.

Iruzkinak