GABON JAIA OSPATU DUGU ETA OLENTZEROK BISITATU GAITU



Gabon giroa sentitzen dugu
 gero eta zabalago
 poztasun handiz beterik gaude
nabari da egunaro
 izan dagigun Belengo haurra
 apurtxo bat maiteago
 benetan ere urte osoan
 Jesus haurra gugan dago.

 Munduan zehar zabaltzen dago
 tristura eta gosea
 horren aurrean banatu daigun
 gure elkartasun haizea
justiziaren bidetik ia
zertxobait dugun lortzea
daukagun azken helburua da
ondo elkarbanatzea.

Askoz gehiago behar genuke
 elkartasunean hezi
munduan zehar badira hainbat
miseri eta desgrazi
 gure inguru hau ikusita
kontsumismoa nagusi
beste mundu bat hobeagoa
behar baitugu merezi.

 Doinua: Gabeko izar argitsuena


Iruzkinak