ARTE ARLOA ERE JORRATZEN DUGU


Antzerkia, dantzak, bertsolariak eta abesbatsa ikusteko aukera izan zuten gurasoek joan den astean Lizeoko ekitaldian. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Osaba Natxoren Testamendua antzezlana eskaini ziguten; abesbatsak Jostailugilea, ipuin musikala; bertsolariek ere girotu zuten emanaldia eta gaztetxoenek euren dantzekin animatu zuten zalegoa. Lan ona eskaini zuten.







Iruzkinak