EUSKARAREN ASTERAKO EGITARAU ARRAKASTATSUA


Adin guztietako ikasleentzat aproposak diren hainbat ekintza burutzen ari gara egunotan. Haur Hezkuntzan euskaraz jostatzeko jolasak landu dituzte eta Argitxoren antzerkia ere eskaini zaie. Lehen Hezkuntzan kantak ikasi dituzte eta ginkanak e.a. prestatu dituzte. DBHkoentzat sentsibilizazio tailerrez gain, idazleen bisitak izan ditugu eta herri mailako hogeita lau orduko irakurtaldian ere parte hartu dugu. Eskolako ordutegitik kanpo ere, Euskararen egunean familiei eskaini zaie dantzaldi bat euren seme-alabekin gozatu ahal izateko.

Ea bultzatzen dugun Euskararen erabilera. Euskara da euskaldun egiten gaituena.









Iruzkinak