SAN FIDELEKO I. ARGAZKI LEHIAKETA


San Fidel Ikastolako I. argazki lehiaketaren irabazlea dugu. Uritxe Arrizubietak lortu du saria, 50 euroko kultura bono bat, hain zuzen ere. 


Aipatu beharra dago, lehenengo edizioa izan arren, hainbat argazki jaso ditugula, eta aukeraketa ez dela izan batere erraza. Irudi benetan ederrak jaso ditugu; horregatik, beste argazki bi ere aukeratu ditugu, Alain Miguelek bidali duena eta Eider Mugira eta Oihan Mugira neba-arrebena. 30 euroko kultura bono bana eurentzat.



Iruzkinak