Martxoaren 18an heldu ziren poz-pozik Holandatik
bueltan DBH 3. mailako ikasleak, bertako
eskola batekin duten Elkartruke proiektuaren lehenengo atala burutu ostean.
Oraingo honetan, Holandako hegoaldean dagoen Oss hiriko Maasland Collage izan da proiektuaren
arduradun nagusia eta Biodibertsiatearen gaiaren inguruan hainbat ekintza
burutu dituzte ikasle euskaldunek eta holandarrek, hala nola, Naturaren museora
bisitaldia, Arte Modernoko museora bisitaldi gidatua … Eskolan ere egin izan
dituzte elkarrekin lan batzuk. Eta hain
gogoko izan duten Ámsterdam hiria ere ezagutzeko aukera izan dute. Zelan ez, proiektu honen helburu nagusiena
bete da : ingelesa praktikatzea.
Iruzkinak