Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek, Inagrosalutek
eta Hazik antolaturiko “ Baserritarren
lanen garrantzia gure eguneroko bizitzan” lehiaketan parte hartu eta irabazi egin dute. Lehiaketarako
ikasleek lan desberdinak egin zituzten;
inkestak prestatu baserritarrei
egiteko, Gernikako merkatura joan baserritarrekin hitz egitera, baserritarrek
esandakoarekin eta batutako informazio guztiarekin iritzi bat idatzi baserriko
egoerari buruz eta power point bat egin egindako lan guztiekin lehiaketara
bidaltzeko. Saria abentura anitzeko
jardueren jardunaldi oso batean parte hartzea izango da. Zorionak egindako
lanagatik!
Iruzkinak