Datorren ikasturtetik aurrera jantokian emango diren
jatorduen %40-an produktu ekologikoa izango da.
Agenda21 programaren barruan garatzen ari garen eskola
jasangarriagoa izateko ekimen ezberdinen barruan, datorren ikasturtetik
auurrera beste erronka bati aurre egiteko prest gaude: bertoko produktua eta
sasoikoa kontsumitzeko ahaleginak egingo ditugularik.
Askoraren zerbitzuak bermatzen digu barazki, fruitu eta
pasta ekologikoa kontsumitzea bazkarian, horretarako Urdaibaiko eta Euskal
Herriko produktore ezberdinekin hartu
emanean ezarri dira.
Ea denon onerako eta denen partetik borondatea ipinita
aurrera ateratzen dugun helburu osasuntsu
eta jasangarria duen proiektu hau.
On egin!!!!
Iruzkinak