argazkiak (+)
Urriaren
10ean 6. mailako ikasleak Karrantzara joan ziren Armañon Parke Naturala eta
Pozalaguako koba ikustera. Heldu ginenerako, bisita gidatzeko monitoreak zain
izan genduzan Raneron. Handik oinez abiatu ginen Pozalaguako koben aurrean
kokatuta dagoen interpretazio gunerantz. Hasieran eguraldi ona izan gendun eta
ingurua astiro ezagutu eben gidariak prestatutako ariketak egiten ebezan
bitartean. Heldu baino lehen, ostera, euria eta lainoa sartu eta ez gendun han
goitiko ikuspegiaz gozatzeko aukerarik izan.
Bazkaldu aurretik parketxearen barruan dagozan areto desberdinetan
azalpenak jaso ebezan. Euria zala eta barruan bazkaldu behar izan gendun.
Ondoren, Pozalaguan sartu ginen monitore baten gidaritzapean eta bertan gordetzen diren bazter zoragarriak
bertatik bertara ikusi genduzan.
Iruzkinak