ABAOren eskutik eskaintzen zaigun opera-programa baten barruan gaudenez,
eta LH 6. mailan egiten denari jarraipena emanez, goizez, DBH 1 mailako ikasleak
Euskalduna jauregia bisitatu dugu.
Verdiren opera famatua den “Rigoletto”
estreinatzeko izan direnez, guk aukera
aparta izan dugu ezagutzeko opera baten atzean dagoena, hau da, backstage
izenez ezagutzen dena.
Lehenengo, entseguak egiten diren gelara eraman gaituzte, gero
atrezzo eta makiletako gelak ikusi ditugu.Abeslari famatuen aldageletara
sartzeko aukera ere izan dugu.
Amaitzeko eszenatokian izan gara, hori bai, ixil-ixilik
azkeneko frograk egon direlako egiten arratsaldeko entsegu nagusirako.
Benetan zein lan ikaragarria dagoen
opera baten atzetik!
Iruzkinak