XII. ESKOLA KATOLIKOEN KONGRESUA VALLADOLID-EN: ESKOLA SORTZAILEAK (ekin, parte- hartu eta zentzua eman)
San Fidel Ikastolak,
Elizbarrutiko beste Ikastetxeko ordezkari batzuekin batera, azaroaren 21, 22 eta 23an Valladoliden
izandako “Eskola Sortzaile” kongresuan parte hartu du, bertan Estatuko 1.200
lagun baino gehiago egon da.
XXI. mendeko
Hezkuntzari buruzko hainbat jakintsu ospetsuenen iritzi eta hausnarketak
entzuteko aukera izan dugu, besteak beste, Carla Rinaldi, Juan Carrión, Greg
Whitby, Dolors Reig, Mario Alonso, Alfredo Hernando, Cristian Felber eta José
Carballoren hitzak.
Ikusi eta entzundakoaren balorazioa oso ona izan da.
Hauek dira garatu
diren gaietatik hiru ardatz nagusi:
1. BALOREAK, Hezkuntzaren ardatz dira.
2. TEKNOLOGIAren garrantzia gure
ikasleen ikasketa prozesuan azpimarratu beharrekoa da.
3. Hezkuntza prozesuan, Irakaskuntzak PERTSONA izan behar du ardatz. Irakasleak,
ikasleek ikas dezaten, estilo eta estrategia anitz jakin eta erabili behar ditu.
Ekinean ibili gara egun hauetan, batetik, hausnarketa eta ezagutza berriak egiteko beta
izan dugulako, bestetik Hezkuntzan bikaintasunera jotzeko, aurrera pausuak eman
ditugulako.
Iruzkinak