Begoñako Andra Mª Magisteritza
Eskolak Europako herrialde ezberdinetako unibertsitateekin akordioak egin ditu
ikasle atzerritarrek Bizkaian egin ahal izateko praktikak.
Gure ikastola izan da
aukeratutako bat ikasle horiek praktikak egiteko. Oso harro gaude horregatik,
azken baten gure ingelesaren irakaskuntza sistema baloratzen delako. Lehenengo hiruhilabetean hiru norvegiar izan
genituen Gorputz Heziketako espezialitatea egiten ari zirenak. DBHko ikasleekin
egon ziren eta klase batzuk eman zituzten ingelesez.
Beste ikasle hungariar bat ere
izan dugu, hain zuzen ere, Maria Roberta Nagy. Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten
ari izan da, bere espezialitatea ingeleraren irakaskuntza izanik. LHko ingeleseko irakasleekin egon da.
Iruzkinak