Joan den martxoaren 12an Lehen Hezkuntzako 4.mailako
ikasleak Beremeora egin genuen irtenaldia. Bertan, herria ezagutu genuen; baita Arrantzaleen Museoa ere.
Bermeoko arrantzale museoa portu zaharraren ondoan dago, hain zuzen ere
Ertzilla dorre historikoan.
Gure ikasleek arrantzaleen inguruko hainbat arlo
aztertu dituzte: bizimodua, lana, lan-teknikak… Horrez gain itsasaldearen eta
arrantzarako euskal portuen deskribapenarekin zerikusia duten alderdi guztiak
ezagutu dituzte: arrantzaleen bizitza eta ohiturak, beraien gremioaren antolakuntza eta
elkarteak; itsasontziak eta denboran zehar erabili izan dituzten teknikak arrantzarako
eta nabigaziorako.
Eguerdian
“Lamera” parkean bazkaldu genuen eta ostean trenez egin genuen itzulera.
Iruzkinak