Otsailaren 20an, DBH 1. mailako ikasleok
Euskalduna Jauregia bisitatu genuen Madama Butterfly operaren prestakuntza
lanak edo backstage-a ezagutzeko. Jostundegia, kamerinoak, entsegu-aretoak eta
agertokia ikusi genituen. Egun horretan dekoratua ipinita zegoenez, antzokia
leku ezin hobea bihurtu zen bertatik bertara ikusi ahal izateko opera-ikuskizun
batek dakarren guztia.
Iruzkinak