TXIRULA MAGIKOA OPERA IKASLEEN ESKU

Martxoaren 16an Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailakoak Bilbora joan ginen ABAOren eskutik eskaintzen den operaren inguruko programazio didaktikoari esker.
 Arriaga antzokian umeentzako egokitutako Mozarten “Txirula magikoa” opera ikusteko aukera izan zuten. Aurretiz ikastolan landuta zuten istorioa, pertsonaiak, konposatzailea e.a.
Emanaldi zoragarria eta gero,  Arenalean jan genuen, bertatik Guggemheim inguruan dagoen parkera abiatzeko.

Puppirekin argazki bat atera eta gero, etxerarako bidea hartu genuen egun polit bat pasatu eta gero.

Iruzkinak