ZINEMA PROIEKTUA

DBH 1. mailako ikasleok aurton  aukera izan dugu zinema proiektuan parte hartzeko. Esperientzia oso polita eta gomendagarria izan da. Pelikula bat filmatzeko zenbat lan egin behar den ikasi dugu: zuzendariak, kamarak, mikrofonistak, argiaren arduradunak, klaketariak, skript-ak, antzezleak… Denak direla garrantzitsuak ikasi dugu. Gainera, eguraldi aparta izan dugu  eta horrek   Sukarrietaz gozatzeko aukera eman digu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertako irakasle eta arduradun guztiei oso ondo tratatu baikaituzte. Beste batera arte!!!

Iruzkinak