Ohiturari jarraituz, aurton be gure
ikasleek Mendatako Oilargane Kirolzaleak alkarteak antolatutako
eskolarteko idatzizko bertso-lehiaketan hartu dabe parte. Martiaren amaieran
jaso ebezan antolatzaileek Urdaibaiko eta inguruko beste eskualdeetako eskola
ezbardinetatik bialdutako ikasleen lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren,
danak jaso eben bertara joateko gonbitea. Halan da be 19 ikasle aurkeztu dira martiaren 22an
Mendatan ospatu dan finalera.
Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldi
jendetsua suertatu da aurtongoa eta giro ezin hobean joan da goiz osoa.
Bertaratutako maila ezberdinetako bertsolari
gazteek egindako lanak epaitu ondoren, sari banaketari ekin jako. A
mailan Gorka Omaetxebarria azpitxapelduna izatearen ohorea lortu dau. Ganera,
Maria Armaoleak, Unai Uribek, Janire Arrizabalagak eta Olatz Baraiazarrak
epaileen aipamen berezia jaso dabe finalistak izateagatik.
B mailan be txapelaren atarian geratu
dira gure ordezkariak. Kasu honetan Maite Etxebarriaren eskuetan gelditu da 2.
saria.
Argazkiak
Argazkiak
Iruzkinak