Maiatzaren 14an burutu genuen gure aurtongo
solidaritza-proiektuaren barne planifikatuta genuen ekintza garrantzitsuenetariko
bat: LASTERKETA SOLIDARIOA.Lehenengo ikastola barruan eta gero ikastolatik
kanpo buelta handi bat. . Denok batera aldarrikatu genuen goseak ez daukala gure artean lekurik.
Ondasun nahiko dago lur honetan denok bizitzeko moduan. Acción contra el Hambre fundazioarekin
elkarlanean aritu gara ikasleen artean
gosearen kontrako sentsibilizazio kanpaina bat bideratzeko eta zorigaitz horren
kontra zerbait egin ahal dela erakusteko. Hitzaldiak eta ekintzak planifikatu
izan dira. Ikasleek proiekturako
laguntzaileak aurkitu dituzte eta bakoitzak ahal izan duen neurrian kolaboratu
du diru-laguntza bategaz..Ez ahaztu, jarraitu aurrera lortu arte gosearekin
bukatzea.
Argazkiak hemen
Argazkiak hemen
Iruzkinak