BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDE


Joan den ekainaren 4an ikastolan Gurasoen Jaia ospatu genuen. Aukera paregabea iruditu zitzaigun bidezko merkataritzaren aldeko ekimen txiki baina esanguratsua egiteko. Familiek produktuak erosteko aukera izateaz gain,  informazioa ere izan zuten. Hona hemen hamar arrazoi produktu hauek erosteko:

1. Langileek soldata duina jasotzen dutelako.
2. Gizonezko zein emakumezkoek lan beragatik soldata bera jasotzen dutelako.
3. Haurren lan-esplotaziorik ez dagoelako.
4. Ingurumena errespetatzen duelako.
5. Epe luzerako merkataritza-harremana mantentzen duelako.
6. Ekoizpenaren zati bat aurrez finantzatzen duelako.
7. Erakundeek era demokratikoan funtzionatzen dutelako.
8. Identitate kulturala errespetatzen duelako.
9. Etekinen zati bat komunitate guztia garatzeko proiektuetan erabiltzen delako.

10. Kalitate handiko produktuak direlako.

Iruzkinak