Ikasturte amaiera guztietan aspaldiko urteetan legez, aurton
ere, maiatzaren 31n Gernikako Kultur Etxean,
herriko 7 ikastetxeak batu ginen alkate, zinegotzi eta Ingurumen arloko
teknikariekin.
Eskolako Agenda 21eko foro honetan ikastetxe bakoitzak
ikasturtean zehar burututako proiektuak azaldu zituen bakoitzak, baita hartu dituen konpromesuak plazaratu
eta azkenik herria hobetzeko
proposamen batzuk aurkeztu zituzten ikasleek.
San
Fideleko ikasleak DBH 1. mailan burututako Eathink proiektuaren berri eman zuten.
Eathink proiektua Europar Batasunak bultzatutako egitasmoa
da. Honen bitartez aztertzea nahi dena
da, jarrera kritiko batekin globalizazioak izan dituen eraginak janaria
ekoizteko sistemetan. Beti ere maila txikiko nekazari eta abeltzainei arreta
jarriz.
Ikasleen artean garapen global jasangarriaren arloan jarrera
kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatu
nahi izan da. Hau burutzeko 6
orduko tailerra egin dute.
Jorratu duten gai interesgarrienetariko bat transgenikoei
buruzkoa izan da. Gure inguruko pertsonek honi buruz daukaten informazioa
baloratzeko inkesta baten bitartez egin dute.
Gure elikadura
ohiturak aztertzeko ere beste inkesta bat burutu dute.
Bertako eta sasoiko landareak aztertu dituzte ela kultibo
mahaietan landatu.Horrez gain iragarkiak ere grabatu dituzte bertoko produktua
kontsumitzeko aholkatuz.
Iruzkinak