2008/10/30

IKASTOLARA BIZIKLETAZ EDO OINEZ

Irailaren 16tik 22ra Europako mugikortasun astea ospatu da.
Aste honetarako, Gernika-Lumoko udalak bere egitarauan antolatutako “ eskolara bizikletaz edo oinez” ekintzan parte hartu dugu.
Bi topagune izan ditugu: Foru plaza eta Portu kalea.
Badakigu, ekintza hauek pixkat anekdoktikoak dirala, baina ekintza honen bidez udalari aldarrikapen bat egin nahi diogu; herria prest dezala benetan bizikletaz ibiltzeko. Hau da, kaleetako espaloiak zabaltzen diranean, oinezkoak kontuan izatea ondo dago baina bizikletaz ibiltzeko ibilbideak ere jar ditzala. Badakigu hau epe luzerako proiektu bat dela, baina iraunkortasunerako herri bat izan nahi badugu pausoak eman beharko dira.
Gaur egun, Gernika-Lumon bizikletaz ibiltzea arrikustsua baita.
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik.
.
Foru plazan lehenengo egunean batu ginan ikasle, guraso eta irakasleak.