2010/04/22

LURRAREN EGUNA

(+) Informazio gehiago hemen.

2010/04/16

9. IDAZLAN KOADERNOA


Urtero bezala argitaratu da Gernika-Lumoko idazlan koadernoa. Aurten 9.edizioa izan da eta saridunekin egiten den ekitaldian San Fideleko honako ikasleak izan dira sarituak: Leire Olaeta, Edu Vallejo, Iker Silva, Iker Ansotegi, Peio Aurre, Iñaki Gabina, Ane Miren Arejita eta Alexander Uriarte.

2010/04/15

HIRUGARREN EGUNA SUKARRIETAN

............................................................................... .......(+)

Hirugarren eguna Sukarrietatik primeran joan da. Goizean proiektuan ibili gara ortuan ibili ginenak atzo sukaldean egon gara, kortan ibilitakoak ortura joan gara eta sukaldean ibili ginenak kortara. Arratsaldean, sendabelarrei buruzko informazio entzuten ibili gara eta ondoren sendabelarra aurkitzen ibili gara.Azkari orduan, sorgintzu bat etorri da Sukarrietako balkoira eta txokolatezko bokatak kendu dizkigu. Proba batzuk egin behar izan ditugu “bokaten mapa” lortzeko. Azkenean lortu ditugu bokata guztiak. Ederto gaude hemen, etxean baino hobeto!
................................................................(argazkiak hemen)

2010/04/14

ZUHAITZ EGUNA


Urtero bezala DBHko 3. mailakoek parte hartu dute zuhaitz egunean. Erreka egalean ibili ziren jo ta ke, 80 zuhaitz inguru sartu arte ordu bete eskasean. Ikastolara itzultzeko ez zuten halako abixadarik hartu ba!!

“BERTSOLARITZEN” bertso lehiaketa


Iaz bezala, aurton ere 6. mailako ikasleek Mendatako udalak antolatutako eskolarteko idatzizko bertso lehiaketan hartu dute parte. Otasailaren bukareran biadali zitzaizkien antolatzaileei ikasle bakoiotzaren lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren, 20 ikaslek izan dute martxoaren 21ean Mendatan ospatu den finalean parte hartzeko aukera.
Oier Irazabalek, Estanis Martinek eta Iñaki Argatxak aipamen bereziak izan dituzte eta oroigarri-plakak jaso dituzte.Horrez gain, beste batek zozketan saria lortu du.

BIGARREN EGUNA SUKARRIETAN

................................................................................................(+)

Gaur, martitzena, bigarren eguna igaro dugu Sukarrietan. Goizean, Lurra proiektuan, hiru taldetan banatu gara; korta, ortua eta sukaldea. Kortakoak, animaliak garbitu, behiari esnea atera, korta garbitu eta animaliak elikatu ditugu . Ortukoak, landareak landatu, haziak erein, satsa bota, landare mota desberdinak ezagutu, kalitatezko produktuak zer diren ezagutu eta landare handiak batu ditugu gero jateko. Sukaldekoak taloa txorizoarekin egin dugu eta jan egin dugu belartzan etzanda.


Oso egun polita izan da gaurkoa!!

....................................................argazkiak hemen

2010/04/13

SUKARRIETAN


Kaixo!

Sukarrietatik primeran gabiltza, atzo gure proiektua ezagutu genuen eta menditik ibili ginen gatz mineralak topatzen. Lagun asko egin ditugu batzuk Bilbokoak eta beste batzuk Getxokoak.