2013/05/31

IKASTOLAKO ANTZEZLE, DANTZARI ETA ABESLARIEK ESKAINI DIGUTE EMANALDIA LIZEO ANTZOKIAN


Ikasturte bukaera honetan aukera izan dugu ikasleek ikasturtean zehar prestatu dituzten ikuskizunez gozatzeko.  Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek euren Dantza modernoko klaseak aprobetxatuz, bi dantza prestatu zituzten: Igeltxoak eta Ahatetxoak. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Txanogorritxoren beste istorioa antzerki-lana eskaini ziguten. Eta koruko ikasleen bost kanta entzuteko aukera izan genuen.

Eskertzekoa da denei egindako lana eta ahalegina. 

2013/05/30

LANKIDETZA JOLASAK 3.MAILAN


IZAN proiektua jarraituz, joku desberdinak martxan jarri ditugu. Ikasleek ere euren artean masajea emateko aukera izan dute.

LHko 3.mailan “BIKOTEKA IRAKURTZEN”


“BIKOTEKA IRAKURTZEN” irakurzaletasuna eta irakurketa prozesua hobetzeko asmoz burututako programa da. Azken hiruhilabetean umeak pozik aritu dira, lehenengo etxean gurasoekin batera irakurriz, eta gero gelan euren bikotekidearekin.  Guraso eta seme/alaben arteko loturak sendotzeko ere esperientzia aberasgarria izan da. 

2013/05/29

2. ESKUKO LIBURUEN AZOKA


Gaur maiatzaren 29an, aprobetxatuz Gernikako Eskola agenda 21eko Udal Foroa, liburu azokan parte hartu genuen ikastetxeok  liburu salmentatik lortutako dirua eman diogu Iparralde Hegoalde GKeko ordezkari bateri.


UDAL FOROA 12-13


Maiatzaren 29an, Gernikako Kultur-Etxean bildu dira herriko zazpi ikastetxeak urtero legez Eskola Agenda 21eko Udal Foroa egiteko. Bertan, gure ikasleek izan zuten aukera azaltzeko ikasturtean zehar landutakoa  ikastolan , eta herri jasangarriago baterantz joateko egin zituzten hainbat proposamen.

Jose Mari Gorroño  Alkateak eta bertara hurbildutako  ingurumen teknikari zein zinegotziek, txalotu zuten gure herriko gazteek egindakoa eta proposamenak aintzat hartuko zituztela esan zuten.

2013/05/27

APIRILEKO LIBURU AZOKA


Apirilaren 25 eta 26an, ikastolan 2. eskuko liburuen azoka antolatu zen. Arrakasta izugarria izan zuen eta ea 500 € bildu genituen, Angolako 3. adinekoen proiektu baterako. Honeri buruzko informazioa eta argazki gehiago hemen.

2013/05/24

STA JOAKINA EGUNA, LAINO, EURI ETA AZKENEAN… EGUZKIPEAN!!


Maiatzeko euria urria baino hobia  dio esaerak eta hala pentsatu behar ikasleek animoa eta poza ikusita ospakizunaren aurreko eta lehen orduetan. Jai eta festa izan dugu Sta. Joakina egunean.  Prestaketa lanak ilusio handiz bideratu dituzte ikasleek. HHko umeen jolas eta dantzak, txistulariak, LHko dantzari profesionalak, gozo kontuetan adituak diren LH 2. zikloko sukaldariak, sandwich originalenak prestatu dituzten LH 3. zikloko cheff-ak, patata-tortilla landuenak eskaini dizkiguten DBHko gazteak, hurrengo olinpiadetara joango diren krosseko korrikalariak….Denok elkarrekin primeran pasatu dugu. 

FOROA SAN FIDEL IKASTOLA12-13


2013/05/23

LANKIDETZA JOKOAK


Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleek lankidetza jokoak egiten dituzte tutoretza orduan. Maiatzaren 8an bikoteka masajeak ematen ibili ziren eta ondoren uztaiekin jolas berezi bat egin zuten. Uztai bakoitzaren barruan bi pertsona  zeuden eta musika gelditzen zen bakoitzean beste bikote batekin batu behar ziren. Azkenean gela bietako kide guztiak talde handi baten batuta gelditu ziren.