2018/11/27

BELDUR BARIK LEHIAKETAN SARITUAK


Euskadi mailan hainbat erakunderen babespean antolatutako BELDUR BARIK lehiaketan boto gehien jaso dituen bideoa gurea izan da. Hori dela-eta, saria jaso genuen joan den zapatuan Gasteizen. LAZTANA da bideoaren izenburua. Lan bikaina benetan.
Ikusi bideoa hemen



EMAKUMEAREN EGUNA IKASTOLAN


Azaroaren 25a ospatzeko hainbat ekintza burutu ditugu ikastolan ikasleak gai honen inguruan sentsibilizatzeko.


KEEPING MORNING MEETING GREETINGS FRESH&FUN

2018/11/26

BELDUR BARIK 2018

Gernikako “Beldur barik 2018” lehiaketan lehenengo saria lortu dugu. “Gure egunerokoa” izan da saria lortu duen bideoa.
ikusi bideoa hemen


2018/11/21

BIHOTZA AZTERTZEN


Gizakion bihotzaren funtzionamendua ulertzeko ez dago modu hoberik animalia baten bihotza aztertzea baino. Zein gustora aritu diren DBH 3.mailako ikasleak.

DBH 3.MAILAKO IKASLEAK ESKALADA PRAKTIKATZEN


Gorputz Heziketako klaseetan eskaladaren hastapenak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dute, gustoko badute, aurrerantzean euren kabuz aritzeko.

EMAKUMEAREN GAIA JORRATZEN


LH 5.mailako ikasleak joan den astean Emakundek Gernikan antolatutako hitzaldira joan ziren eta partehartze aktiboa erakutsi zuten. 

KONTSUMOBIDEK ESKAINITAKO TAILERRAK BURUTU DITUGU


Lehen Hezkuntzan  eta DBHn kontsumoarekin zerikusia duten hainbat azpigai jorratu ditugu mailaz maila.Hauek dira horietako batzuk: jolasak eta jostailuak, supermerkatua eta erosketa, ontziak eta euren berrerabilera, litxarreriak, ura nola kontsumitu eta aurreztu, bideo-jokoak, elikagaiak eta euren etiketak eta osagaiak, elikagaien ekoizpena, eskuko telefonoa eta internet, etxeko ekonomia, publizitatearen analisia.... Gaur egun pil-pilean dauden gaien inguruan sentsibilizatzeko asmoz eskaini dira tailer hauek.



ARROYABE KONTSERBERAN IKASTEN


LH 4. Mailako ikasleak Bermeoko Arroyabe kontserba lantegian izan dira. Arraina bertara heldu eta saltzen jarti orduko, zeinde prozesua ezagutzeko aukera izan dute. Sektoreak lantzen ari diren proiektuari lotuta dagoen ekintza izan da.

2018/11/16

BERBIE TA KAFIE


Euskaraldiaren baitan, “Berbie ta kafie” dinamika egin genuen atzo, azaroak 15, ikastolan. Guraso talde batek bultzatu duen ekintza honekin, gure hizkuntza ohiturei berba egiteko aukera izan dugu. Gure zalantzak, kexkak eta euskararen erabilpenari buruzko erronkak ere elkarbanatu ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta ezin izan duzuenok badakizue ikasturtean bideratuko diren beste ekintza batzuetara gonbidatuta zaudetela ere.

2018/11/13

170 IKASLE ANIMATU DIRA GERNIKAKO MILLA KORRITZEKO


XXXIV. Milla herrikoia izan zen joan den zapatuan. Gogotsu izan genituen ikastolako korrikalariak parte hartzeko. Itzelezko arrakasta!

2018/11/09

SAN FIDEL IKASTOLAk “Beldur Barik Jarrera!” lehiaketan parte hartu du aurton ere.

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei
aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea,
baloratzea eta bultzatzea.
Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian,
erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako
jokabide eta jarrerak bultzatu nahi dituzte. Alegia, emakumeen aurkako
indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak,
errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko
konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.
Gogoratu zuen gustokoena bozkatzeko 4 egun izango dituzuela.
Bozkaketa azaroaren 19an 08:00etan ireki eta azaroaren 22an itxiko da, gaueko
23:59ean.
Parte hartu eta lagundu zure botoarekin!
Ea zer iruditzen zaizkizuen gure bideoak.

2018/11/07

GERNIKA RUGBY TALDEKOAK IKASTOLAN



Joan den astean Gernika Rugby Taldeko neska-mutilak ikastolan izan ziren kirol horren inguruan aritzeko elkarrekin. Ondo pasatzeaz gain, pila bat ikasi zuten. Eskerrik asko jokalariei eta hurrengo baterako ere gonbidatuta zaudete!

HARVARD UNIBERTSITATEAK IRUÑEAN ESKAINITAKO KONGRESOAN IZAN GARA


Hezkuntzan ditugun erronka berriei aurre egiteko Harvard Unibertsitateko adituak entzuteko aukera izan genuen Iruñean. Ikastolan metodologia mailan ezartzen ari garen aldaketak Project Zero ikertzaile taldeak esaten duenarekin bat datoz. Euren gidaritzapean jarri ditugu martxan Ulermen proiektuak gure hezkuntza eskaintza hobetzeko asmoz. 

SERIAZIOAK ERA MANIPULATIBOAN


Ikasleek serioazioak paperean egin beharrean, jolastuz ikasten dituzte seriazioak.

AZTERKOSTA PROGRAMA BURUTU DUGU


Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak Mundakara joan ginen gure kosta aztertzera. Bertan uraren kalitatea aztertzeaz gain, ekosistema ere ezagutu genuen.



ZUEK BADAKIZUE ZEIN DEN URAREN ZIKLOA?

Haur hezkuntzakoek horma irudu bat egin dugu hori ikasteko.