2009/12/22

GABON JAIA OSPATU DUGU IKASTOLAN.


Gabon giroa berotzeko jai eder batekin bukatu dugu ikastola aldi hau. Gure Olentzeroren gutunontzian sartu ditugu itxaropen mezuak eta dantza eta kantuekin jarraitu dugu. Ume eta gaztetxoen ilusioak biribiltzeko, gure OLENTZERO etorri zaitu kantari. Polboroi eta intxaur artean bukatu dugu ospakizuna. ZORIONAK DENOI!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEKIN

Harrera gozoa izan zuten Olentzerok eta Mari Dominginek. Haur Hezkuntzako ikasleek txaloz eta kantuz hartu zituzten. Eta ordainetan, GOZOKIAK UME GUZTIENTZAT!!

GABON POSTALA 09

Aurton be, Gabon postala ateratzeko, lan ederrak aurkeztu deuskuez gure ikasleok. Gatza ipini deuskue gatza benetan bat aukeratzeko! Azkenean, LH5. mailako Joanes Rubio Arzanegiren lana aukeratu dogu.
Zorionak zuri Joanes eta parte hartu dozuen guztioi!

2009/12/18

TxoQlatada

Hau bai txoQlate gozoa! Kanpoan hotza, eta barruan musika hotsa! Ospatzeko arrazoiak ez dira falta.
Aupa San Fidel!!

KALITATEZKO KUDEAKETAREN SARIA JASO DU SAN FIDEL IKASTOLAK

Euskadiko 2009ko Kudeaketaren Kalitateari sari banaketa ospatu zen atzo BECen. San Fidel ikastolaren izenean, Begoña Zabaleta zuzendariak jaso zuen ZILLARREZKO Qa Hezkuntzako Sailburuordearen eskutik.
Oso pozik gaude lortutako sari honengatik eta eskerrik beroenak hori lortzeko lan eta parte hartu duten pertsona guztiei.
Aurrerantzean ere gure lana hobetzeko pizgarri ederra benetan!

Lortua dugu azkenik
sentitzen gara poz-pozik
zilarrezkoa eskuetan da
ez gaude oinutsik
hasi ginen hor behe-behetik
geratu barik geroztik
aspaldi hontan Ibili gara
horrexen atzetik.

Ez gendun lortu lehenago
egon ginen mantsoago
kalitatezko Q orain gure
eskuetan dago.
zer gura dugu gehiago
urrezkoa harantzago
denok sentitzen gara oraintxe
askoz lasaiago.

Hasieran zen iluna
baita gainera astuna
halata guztiz ez gendun galdu
inolaz zentzuna
egin dugu lan txukuna
egia duzu laguna
prozesu oso luzea izan
da egin duguna.

Lortzeko egin gundun zin
ez genion egin muzin
horrexegatik atera dugu
hainbeste etekin
ibili ginen hor fin-fin
denok ekin eta ekin
apur batean goza dezagun
titulu honekin.

Nor da honen idazkari?.
Edo denon agintari
Eukene hemen aipatu behar
horren zirikari
bere ardurak ugari
eutsi baitio zamari
eta izan da prozesu hontan
guztion gidari.

Poztasunaren zirrara
gaindituta hainbat traba
alde batera hor utzi dugu
lehenauko ikara
orain atzetik algara
ospatu daigun ahal bada
guk urrezkorik ez dugu behar
urrea geu gara.

Bertsoak: Karmelo Larruzea .
Doinua: Aizak hi mutil mañontzi…

IKASLE OHIEKIN LUNCH-A

Abenduaren 17an Batxillergoko eta Erdi Mailako ikasle ohiak hurbildu ziren ikastolara egindako gonbiteari erantzunez. Elkarrizketarako topagune aproposa izan zen eta barre batzuk ere bota genituen. Afari bat egiteko gogoa ere azaldu zen, eta antolatzekotan geratu ginen. Laister arte!

2009-2010 IKASTURTERAKO BADUGU SOLIDARITATE PROIEKTUA: INDIAKO UPLAT HERRIKO FAMILIA GARAPENA UME ETA EMAKUMEENTZAT.


Ikastolako ikasleei Solive taldeak eskaintzen dituen Solidaritate proiektuetako bost eman zitzaizkien aukeran eta honako hau izan da aukeratu dutena. Proiektuaren xedea da zuhaitz berrien landatzea, bertako arbolak errespetatuz, inguruko ekologia oreka lortzeko eta horrela familiei laguntza ekonomikoa eskaintzeko.
Industria handiak arbolak suntsitzen ari dira eta bertako jendeak arbolak behar ditu elikatzeko eta bizitzeko. Lortu nahi da 500 emakumek, bakoitzak 5 arbola eskura ditzala landatu eta hazteko. Eta 500 emakume horiek oilotegi bat izan dezatela, bakoitza 25 oilorekin.

IKASTOLAKO GABON POSTALERAKO EGINDAKO LANEN ERAKUSKETA


Abenduaren 14tik 22ra LHko 5. eta 6. mailako ikasleek egindako eskulanak ikusteko aukera egongo da.
Urtero Ikastolak bialtzen duen Gabonetako zorion postala ikasleek egindako lana izaten da. Aurton LH 5. eta 6. mailako ikasleek plastilinaz, kartoiz, paperez eta kolorez margoturiko lanetatik aukeratu da bat, eta horra hor gure Zorion postala.

2009/12/01

SAN FIDEL IKASTOLAK ZILARREZKO Q-a LORTU DU.


Kudeaketa praktiketan maila aurreratua erakusten duten erakundeek lortzen dute sari hau. Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa, aintzatespen hauen administrazioaren erakunde arduraduna da. Horretarako bere Ebaluatzaile Klubaren 1.700 pertsonen laguntza altruista jasotzen du. Ikastolak kanpo-ebaluazioa gainditu behar izan. Horretarako memoria bat aurkeztu zen ekainean eta urrian ebaluatzaile taldea etorri zen ikastolara bertoko pertsona, ikasle eta gurasoekin elkarrizketak izateko.

Ikastolak 5 urte eman ditu lanean erronka honi erantzuteko eta pozik gaude emaitzarekin. Abenduaren 17an BECen izango da sari banaketen ekitaldia. Eta abenduaren 18an ikastolan ospatuko dugu saria ikasle eta gurasoekin batera.