2014/02/28

IKASLE OHIEN AFARIA


2014/02/13

ATZERRITARRAK MAGISTERITZAKO PRAKTIKAK EGITEN IKASTOLAN

Begoñako Andra Mª Magisteritza Eskolak Europako herrialde ezberdinetako unibertsitateekin akordioak egin ditu ikasle atzerritarrek Bizkaian egin ahal izateko praktikak.

Gure ikastola izan da aukeratutako bat ikasle horiek praktikak egiteko. Oso harro gaude horregatik, azken baten gure ingelesaren irakaskuntza sistema baloratzen delako.  Lehenengo hiruhilabetean hiru norvegiar izan genituen Gorputz Heziketako espezialitatea egiten ari zirenak. DBHko ikasleekin egon ziren eta klase batzuk eman zituzten ingelesez.

Beste ikasle hungariar bat ere izan dugu, hain zuzen ere, Maria Roberta Nagy. Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari izan da, bere espezialitatea ingeleraren irakaskuntza izanik. LHko ingeleseko irakasleekin egon da.

Esperientzia berri hau ikastolarentzat oso aberasgarria da eta ikasleei aukera eskaintzen zaie ingelesa praktikatzeko.

2014/02/11

DBH 2. mailako ikasleek egindako bihotzen disekzioak



Hemen dituzue gure DBH bigarren mailako ikasleek pasadan astean egindako bihotzen disekzioen argazkiak.

2014/02/06

AGATE DEUNA 2014


Otsailaren 4an Agate Deuna-bezpera ospatzera irten ginen ikasle eta irakasleok. Eguraldi ona lagun, kalejira ederra egin genuen, herriko bazter guztiak kantu eta txistu-doinuz jantziaz.

DBH 3 eta 4. mailako ikasleak, Ikastolako koruak eta LH 6.mailako txistulariek pozik hartu zuten parte ospakizun honetan.  

2014/02/05

SANTA AGEDA


Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu doguna

BAKEAREN EGUNA


Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundo bizi bat.