2014/01/17

ARTETERAPIA INGELESEZ

  SORMENA ETA GARAPEN PERTSONALERAKO ESPAZIOA


Ikasturtean zehar hainbat ikasle ditugu Artea lantzen ari direnak eta horrela   euren sormen ahalmena garatzen daudenak. Inkontzienteki fantasia bizten zaie kolore, forma eta bolumenen bidez. Ikasleak aukera du bere sentipenak, pertzepzioak, harremanak eta ideiak isladatzeko arte-lanetan.

Era berean , dinamika honek ahalbidetzen du ikasleak bere burua hobeto ezagutzea, autoestima areagotzea eta baita besteekiko harremanak hobetzea. 

Horrez gain, irakasleak erabiltzen duen komunikaziorako hizkuntza ingelesa da, beraz, ikasleari ingelesaren ahozko ulermena eta adierazpena hobetzeko aukera eskaintzen zaio.


Oso gogotsu eta pozik hartzen dute parte eta egindako lanak harro erakusten dituzte. 

2014/01/15

ROBOTIX TAILERRA

LH 3. mailatik DBH3.mailara arteko ikasleek ROBOTIX tailerrean sormena, talde-lana, eta kooperazio gaitasunak garatzen dituzte beraiek eraiki eta programatutako roboten bidez.
 Erronka batzuei erantzuna eman behar die. Adinaren arabera erronka ezberdinak dituzte eta hauei erantzuna eman behar zaie. Horretarako mekanismo batzuk eraiki eta programatu behar dituzte ( forma, neurriak hartu,, mekanismoak aukeratu ...). Soluzio posibleak aztertu ondoren, hoberena aukeratu eta egindakoak funtzionatzen duela ziurtatu beharko dute.  Egindakoa hobetu ahal bada, programa aldatu eta erronka zailago bati erantzuna ematen saiatuko dira.

Hau guztia jolas giroan egiten dute eta beraiek konturatu gabe. 


HEZIKIKETA KIROL-TOPAKETA IKASTOLAN

Joan den abenduaren 21ean Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek aukera izan zuten erakusteko  Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko kirol anitzeko den HEZIKI proiektuan ikasitakoa.
Topaketa honetan beroketa-saio bat egin zuten eta gero partida batzuk jokatu zituzten . Taldeak egin zituzten ikastetxea, sexua eta adina kontutan hartu gabe. Lehiaketa hauen ezaugarri nagusia da emaitzarik eta sailkapenik ez dagoela, hau da, helburua da beste ume batzuekin jolastea markagailua  kontuan hartu gabe.

Azkenean lasaitasunera itzultzeko jolas bat egin zuten eta amaiera eman zitzaion topaketari.