2012/03/30

MIHILUZE

Martxoaren 22an DBH 4.mailako ikasleak Donostian grabatzen den EITBko Mihiluze programara joan ziren. Arratsalde osoa pasatu zuten bertan  ikas-bidaiarako diru-laguntza lortzeko. Goenkaleko platoak ere ikusi zituzten eta ospetsuren bat ere gerturatu zitzaien. Arratsalde luzea igaro ondoren, neka-neka eginda heldu ziren Gernikara.

2012/03/27

2 URTEKOEN FRUTEN DASTAKETA


      HH lehenengo zikloko 2 urteko umeek, bigarren hiruhilabetekoan hainbat fruta mota lantzen dute. Hau dela- eta, fruta desberdinak dastatzera eman dizkiegu. Landu eta dastatzera eman dizkiegun frutak ondorengoak izan dira:
- platanoa
- sagarra
- marrubia
- madaria  
- limoia.
 Otarteko desberdina eta osasungarria jateaz gain, koloreak, zapore desberdinak eta ondo pasatzeko aukera eman zigun.

2012/03/20

DBH 3. MAILAKOAK HOLANDAN

Martxoaren 18an heldu ziren poz-pozik Holandatik bueltan  DBH 3. mailako ikasleak, bertako eskola batekin duten Elkartruke proiektuaren lehenengo atala burutu ostean. Oraingo honetan, Holandako hegoaldean dagoen Oss hiriko  Maasland Collage izan da proiektuaren arduradun nagusia eta Biodibertsiatearen gaiaren inguruan hainbat ekintza burutu dituzte ikasle euskaldunek eta holandarrek, hala nola, Naturaren museora bisitaldia, Arte Modernoko museora bisitaldi gidatua … Eskolan ere egin izan dituzte elkarrekin lan batzuk.  Eta hain gogoko izan duten Ámsterdam hiria ere ezagutzeko aukera izan dute.  Zelan ez, proiektu honen helburu nagusiena bete da : ingelesa praktikatzea. 

2012/03/15

ZUHAITZ EGUNA

Gaur, eguena 15, Zuhaitz Eguna ospatu dogu . Gure DBH 3. mailako ikasleek, parte hartu dabe zuhaitzak landatzen edo, hobeto esanda, zuhaixkak landatzen.

Gernika-Lumoko Zallo hilerri inguruko eremuak berreskuratu eta txukuntzea izan da aurtongo helburua.
Landatu doguzan zuhaixkak  bertoko espezieak izan dira:
-Ereinotza (Laurus nobilis/laurel)
-Gurbitza  (Arbutus unedo/madroño)
-Txorbeltza (Rhamnus alaternus/aladierno)

2012/03/13

EROSKETA BERDEA


Erosketa berdeari buruzko  inkestaren emaitzak batu ditugu, eta jasotako 400 erantzunen ehunekoak bildu dira  ondoko dokumentuan. Orain hausnarketarako garaia………..
(Inkestaren emaitzak ikusteko klikatu hemen)

2012/03/08

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2012

.............Oihana Kortazar ISF Munduko Kopako txapelduna.

Gaur, urtero legez, martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dogu. Egun honi buruzko informazio geihago nahi badozu, hemen daukazue artikulo bat.

2012/03/01

JADANIK SAHARAN


Joan den urtarrilean  Saharari  buruzko jardunaldien barruan janari eta bestalakoen bilketa egin zen ikastolan. Bildutako 28 kaxa, jadanik Sahararako errefuxiatu kanpamenduetara heldu dira. Eskerrik asko guztioi izan duzuen arduragatik eta eskaini duzuen ezinbesteko laguntzagatik.