2012/06/28

KALE DOR KAYIKO SARIAK

XIII. edizioan, San Fidel ikastolako LH 6. mailako Ricardo Gabor saritua izan da, eskolan izan duen arrakastagatik. Sari banaketa, ekainaren 21ean Deustuko unibertsitatean izan zen. ZORIONAK!!! 

2012/06/25

SUKARRIETATIK BUELTAN


                                                        argazkiak hemen
Sukarrietatik bueltan  etorri gara. LH 4. mailako ikasleak primeran ibili dira, ekintza , tailer eta lan handia egin ondoren. 

2012/06/20

LH 4. MAILA SUKARRIETAN


                                                 argazki gehiago hemen  (+)                    
Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleak Sukarrietatik gabiltza. Atzo, goizean,  “Lurra” eta “Basoa” proiektuekin hasi ginen. Bazkaldu ondoren, lagun berriekin jolastu eta berriro ere proiektuetara joan ginen. Basokoak urdaibaiko paisaia ikuskatzera joan ziren eta Lurra proiektukoak bertoko basotxora joan eta  gatz minerala nondik ateratzen den  ikasi zuten. Arratsaldean, tailerrak burutu genituen. Ederto gabiltza hemendik!!!

2012/06/14

LH 4 A GORLIZEN

Maiatzaren 13an LH 4 A ko ikasleak Gorlizeko “Troka Abenturara” joan ziren. Bertan 4 ekintza egin zituzten egun guztian zehar. Goizean, Ginkana eta arku-tiroa egin zuten, ondoren bazkaldu eta bainua hartu zuten. Arratsaldean, bodyboard eta tirolina egin zuten.  Eguraldiak ere lagundu zien eta egun ederra igaro zuten.
                                                                                                                                                                     argazkiak hemen

2012/06/11

“ESKOLA JASANGARRIA”ren ziurtagiria berriztea lortu dugu


Duela 7 urte hasitako bidean etsi ez eta 2008an lortutako “Eskola Jasangarriaren ziurtagiria” berriztu dugu aurton. Eskola jasangarrien sarean mantentzea bermatzen gaitu besteak beste agiri honek. Urte hauetan egindako lanaren errekonozimendua da, eta horrek poztu egiten du, honetan ikasleek batez ere protagonistak izanik, baina, gainontzeko estamentuen lana eta ahalegina alde batera utzi barik: sukaldeko langileak, garbitasunekoak, orokorrean  langile ez dozenteak, zuzendaritza, irakasleak eta familiak. Beraz denei ZORIONAK!!!! 

Ea denon artean lortzen dugun mundu jasangarriago batean bizitzea. Ez bada orain , noiz??

EUSKAL III CONFINT MADARIAGA DORRETXEAN

Nazioarteko Haur eta Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta, prozesu interaktiboa da, eta aldi berean pedagogia kanpaina ere bai,  hezkuntza mundura dakarrelarik ingurumen politikaren dimentsioa. Prozesu eraikitzailea izanik lagunartean bildu eta proposatutako gaiei buruz hausnartuz, hautatu egiten dituzteordezkariak hartutako erabakiak erameteko beste instantziatara. Hauek barneratzen dituztelarik maila ezberdinetako konferentziak: eskola, erkidego, herri, kontinente eta nazioarteko esparruan.
Confint (Conferencia Internacional Infantojuvenil) garrantzia dauka aukera hezitzaile moduan  esperientziak konpartitzeko, hausnerkatarako eta ahotsa izateko  agintarien aurrean  euren inguruko eta planetako  jasangarritasunari buruz; eta parte hartzeko nazioarteko proiektuan eskola mailan, autonomikoan, estatu mailan eta europa mailan, zeinetan  pentsamendu globala eta  tokiko ekintza transformatzaileak errealitate egiten diren aldi oro.

2012ko urtarrilean estatu mailako I Konferentzia: Vamos a Cuidar el Planeta,  ospatu zen Gasteizen  7 erkidegoetako  DbHko 1. zikloko 100 gaztek parte hartu zuten.
Gazteen europak I konferentzian: Bruselan  maiatzaren 14tik 16ra , “Zain dezagun Planeta” , 14 herrialdetako 65 gazteek parte hartu dute.
Gazteek Gasteizen  “ Jovenes unidos actuando hacia un futuro sostenible” agiria idatzi zuten, eta  Bruselan “ Agintari Politikoei gutun irekia” idatzi zuten. Idazki biak eta informnazio gehigarria estatuko Confinteko blogean aurki daiteke ( blog de la Confint Estatal)
(texto en castellano aquí)
 III euskal confint-ari buruzko informazio gehiago hemen

BAZKARI JASANGARRIAGOAREN ALDE IKASTOLAN


Datorren ikasturtetik aurrera jantokian emango diren jatorduen %40-an produktu ekologikoa izango da.
Agenda21 programaren barruan garatzen ari garen eskola jasangarriagoa izateko ekimen ezberdinen barruan, datorren ikasturtetik auurrera beste erronka bati aurre egiteko prest gaude: bertoko produktua eta sasoikoa kontsumitzeko ahaleginak egingo ditugularik.
Askoraren zerbitzuak bermatzen digu barazki, fruitu eta pasta ekologikoa kontsumitzea bazkarian, horretarako Urdaibaiko eta Euskal Herriko  produktore ezberdinekin hartu emanean ezarri dira.
Ea denon onerako eta denen partetik borondatea ipinita aurrera ateratzen dugun helburu osasuntsu  eta jasangarria duen proiektu hau.
On egin!!!!

BASERRITARREN LANAK


Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek, Inagrosalutek eta Hazik  antolaturiko “ Baserritarren lanen garrantzia gure eguneroko bizitzan” lehiaketan parte  hartu eta irabazi egin dute. Lehiaketarako ikasleek lan desberdinak egin zituzten;  inkestak prestatu baserritarrei  egiteko, Gernikako merkatura joan baserritarrekin hitz egitera, baserritarrek esandakoarekin eta batutako informazio guztiarekin iritzi bat idatzi baserriko egoerari buruz eta power point bat egin egindako lan guztiekin lehiaketara bidaltzeko. Saria abentura anitzeko jardueren jardunaldi oso batean parte hartzea izango da. Zorionak egindako lanagatik!

IKASTURTE AMAIERAKO JAIA!!


Zapatuan ikastolan bildu ginen ume, guraso eta irakasle egun eder bat igarotzeko. Txistu eta dantza ekitaldiak, paperezko jantziak, paint-ball, jokoak, zozketak eta bazkari ederra. Ume eta nagusi, denok gustora.
                                                        (+) argazki gehiago hemen

2012/06/01

ANTZERKIA ETA ABESBATZA LIZEOAN

                                                               argazki gehiago hemen

Atzo, maiatzaren 31n, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara artekoek eskaini ziguten antzerki, kanta eta dantza ekitaldia.
Ikasturtean zehar lanean aritu ondoren, guraso, ikasle eta irakaslek gozatu ahal izan genuen Autobusaren zain antzerki lanaz. Ikastolako abesbatzak bost kanta eskaini zituen : Ease ondawn the road, Jailhouse rock, West side store, Supercalifrajilistico  eta Denok batera. Goi maila erakutsi zuten bertako antzezle eta abeslariek. Benetan lan polita! Zorionak denei, eta hemendik Hollywood-era!


HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK, OKIN!

                                                  argazki gehiago hemen

Gustora ibili dira gure umeak irin artean. Ogiaren osagaiak zeintzuk diren ikasi dute eta gero praktikan jarri ditu. Ogi biribil dotoreak egin dituzte eta itxuraz gain, zaporea ere primerakoa izan da.

“I’M BIODIVERSITY”

                                                                argazki gehiago hemen
Ikastola sarreran ikusgai dago biodibertsitatearen inguruan DBH 3. mailako ikasleek egindako lana. Lan hau Europear Elkartrukearen programaren barruan kokatu da, eta ikasle euskaldunek eta holandarrek elkarrekin binaka egindako collage eta horma-irudiak dira. Bikote bakoitzak gai zabal honen esparru bat jorratu du. Hiru eremu landu dira: biodibertsitatearen balioa, bere arriskuak eta hartu beharreko neurriak balio hori zaintzeko.