2012/11/30

GOIZEKO IZARRA TALDEARI OMENALDIA

                                                                       (argazkiak hemen

1                                                                  2

Hogeita hemeretzi                                 Euskal dantzak ikasi
urte joan dira                                          arratsaldeetan,
eta hona merezi                                     Almiken ta Logroñon
daben despedida.                                  udalekuetan,
Zeruko goizetako                                    a zenbat abentura
izarren harira                                           inauterietan,
bada orain jarriko                                   denak josita dagoz
atzera begira                                           oroitzapenetan.


            3                                                                  4

Txitxiburduntzietan                                  Pasatako denbora
txorizoen jana                                          izan da edarra
indartu egiten zen                                   etapa honek dauka
gure harremana.                                     amait beharra.
Euskara maiteari                                    Irribarre bihurtu
guztia emana,                                         dezagun negarra
eskertu gura dogu                                  agur bihotz-bihotzez
bolondresen lana.                                   GOIZEKO IZARRA!

                                                                  (Ander Elortegi)      

2012/11/28

CALZADA EGOITZAKO LITERATURA-LEHIAKETA


Beste behin, ikastolako 6. mailako ikasleek Calzada Egoitza Fundazioak antolatzen duen literatuta-lehiaketan parte hartu dute.  Guztietatik hiru izan dira aukeratutako idazlanak eta euren egileak  Aitzol Baraiazarra, Ga-Deuk  Yang eta Leire Gordo. Azken honen lanak, lehiaketa horretako hirugarren  saria lortu du. Horrez gain, ekintzaren oroigarri-plaka eskuratu du ikastolak.

ELHUYAR OLINPIADAK



Zorionak DBH 2A gelako ikasleei!

Aurton Elhuyar olinpiadako lehenengo frogan parte hartu ondoren hirugarren postua lortu dute. “Hodei ehiztariak izenburuarekin, hodeiei buruzko Powerpoint oso originala egin zuten. Ia bi hilabetez lanean jardun ondoren, epaileek baloratu eta  puntuazio oso ona eskuratu izan dute.

Oso harro gaude gure ikasleek egindako lanarekin!

Beraien Powerpointa ikusi nahi izanez gero hemen daukazue esteka:

2012/11/13

ZUZENAK FUNDAZIORA IRTEERA

                                         Vitoria-Gasteiz, 2012ko Azaroaren 5a

Zuzenak Fundaziora gure DBH4ko ikasleek egindako irteera erabat oparoa izan dela esan dezakegu. Ezgaitasun edo urritasun fisiko eta sentsorialak dituzten pertsonen azaletan jartzeko aukera paregabea izan dute, irteera honen helburu nagusia bete delarik, sentsibilizazioa. Jarduera mota hauek gure ikasleak sentsibilizatzeaz gain, enpatia lantzeko ere balio dutela ondorioztatu dezakegu. Gainera ikasleek oso ondo pasatu dute, jarduera mota ezberdinak etengabe burutuz. Beraz, irteera honen bidez proposatutako helburuak bete direla ziurtatu dezakegu.

Asteleheneko irteera DBH4ko ikasleek egin zuten bezala, gure DBH3ko ikasleek ere Zuzenak Fundaziora irteera egin dute azaroaren 9an. Helburuak betetzeaz gain, ikasleek primeran pasatu dute, bertako begiraleen lana ere beraien alaitasun eta prestutasunaz erraztuz.

Esan beharra dago beraz, irteera hau egitea erabat aberasgarria izan dela bai ikasle eta bai irakasleentzat. 

2012/11/09

6.MAILAKO IKASLEAK FORU ALDUNDIAN ETA ALHONDIGAN



Azaroaren 2an 6.mailako ikasleak Foru Aldundia bisiatzera joan ziren. Hiru ordu laurdeneko bisitan, eraikina eta bere historia ezagutu zituzten. Bisita amaituta, Guggenheim aldera egin zuten bertan bazkaldu eta zabuetan jolastera. Gero, ordu bietarako, Alhondigako igerilekura joan ziren. Ordubete uretan ederki pasa ondoren, Ikastolara bueltatzeko garaia iritsi zen.
Egun oso polita pasa zuten gure ikasleek!!!

LH 3.MAILAKOAK AZTERKOSTAN


Urriaren 31an Azterkosta egitera joan ginen Mundakako hondartzara. Eguraldi oso ona  izan genuen eta  ikasleak umore onarekin hondartzatik ibili ziren animaliak harrapatzen eta uren kalitatea aztertzen. Goiz polita izan zen!!

LEMON CAKE


Urriaren 24ean Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek  ingelesean landutako limoizko pastela eginda ekarri zuten. Etxera gelan landutako errezeta eraman zuten eta osagaiak erosi ondoren pastel gozo-gozoa egin zuten etxean.  Ingeleseko orduan, abestia entzun ondoren zirkulu bat egin eta bertan eserita pastela jan zuten.

6.MAILAKO IKASLEAK URKIOLAN


Joan den urriaren 24an, LH6.mailako ikasleek Urkiolako Parke Naturalera egin zuten irteera. Toki-Alai Interpretazio Zentroa ezagutzeaz aparte, bertako zuhaitzak ezagutu ahal izan zituzten, animalien arrastoak aztertu, prismatikoekin txoriak gertu-gertutik ikusi… Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten gure ikasleek natura erdian.