2009/01/22

BAKEAREN EGUNA OSPATZEKO EKITALDI BEREZIA IZAN DUGU URTARRILAREN 29an

Beste jardueren artean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek " THE WAR" filmea ikusi dute...

...... eta 3. eta 4. mailakoek "MEDITERRANEO" izena duena.
Jarraian pelikulari buruzko hausnarketa bat egiteko aukera izan dute.

BAKE-MINA

Gizadiak maite-mina ..........................Zatiketak etsipena
Izadiak arreta-mina........................... Elkarketak itxaropena
Etorkinak herri-mina......................... Gorrotoak pairamena
Herri honek bake-mina...................... Barkamenak askapena

Laborari ta langile................................ Solaskide, elkarkide
Sinestedun ta bilatzaile........................ Maitabide ta askabide
Bidez-bide, kalez-kale......................... Zuzenbide bakebide,

Izan gaiten bakegile..............................Oro dire zorionbide




Lehen Hezkuntzakoek gelan euren bakearen aldeko konpromesua sinatu dute eta “BAKEA NON NAHI DUGU? galderari erantzun diote. Itxaropen eta asmo on guztiak amankomunean jarri dira arratsaldeko jaialdian: “Bake-mina” abestia kantatu dute, txokolate eta gailetak elkarbanatu dira eta dantzaldiarekin bukatu dute.



Haur Hezkuntzako ikasleek hegazkinak irudikatu dituzte. Marrazkietako pertsonek zortea izan dute, hegazkin horiek gozokiak eta lorak jaurti baitituzte. Bakearen aldarrikapenaren aldeko lana izan da.

2009/01/21

DURANGOKO AZOKA 2008


Abenduaren 5ean, urtero bezala Durangoko azokara joan ziren DBH 1. Mailako ikasleak. Aurten 43. edizioa izan da eta beti bezala azoka ikusteaz gain gure ikasleek egitarauan prestatuta egon ziren zenbait ekintzetan parte hartu zuten:

· Makillaje erakustaldia.
· Graffiti tailerra.
· Irudigileen Jardun Profesionala.

2009/01/12

ERREGENETAKO LOTERIAK DIRUA ATZERA

Erregenetako loterian jokatu ziren bi zenbakietatik, batek dirua atzera izan du. Honako zenbaki hau da: 14.602. Dirua kobratzeko urtarrileko eguazten guztietan, 16:30etik 18.30era, idazkaritzan ondoan, Guraso Elkarteak duen bulegora jo.


A uno de los números de la participación de la Lotería de Reyes de la ikastola le ha correspondido la devolución del importe jugado: nº 14.602. El abono de dicho importe se realizará todos los miércoles del mes de enero, de 16:30 a 18:30 en el despacho del A.M.P.A, junto a secretaría.