2011/02/21

Bizkaiko Foru Aldundira eta AlhóndigaBilbaora

Otsailaren 17an LMH 6. mailako ikasleak Bizkaiko Foru Aldundi eta AlhódigaBilbaora joan ziren. Irtenaldi honen asmoa Foru Aldundia bisitatzea zen eta bazkaldu ostean AlhóndigaBilbaoko igerilekura joatea.

Foru Aldundian 10:30ean izan genuen ordua hartuta eta ikasleek asko gozatu zuten hango aretoen edertasunarekin eta monitorearen azalpen argiekin. Handik irten eta segituan Guggenheim ingururantz egin genuen apurka- apurka. Han pixkat jolastu ondoren bazkaldu egin zuten. Ordu bata inguruan AlhóngigaBilbaora abiatu ginen, han zutabeak ikusi eta argazkiak ateratzen egon ginen pixka batean eta gero helburua betetzera! Alhondigako igerilekura!

Uretan 50 minutu egin ondoren eta aldageletatik pasatu eta gero, berriro bueltan etxera.

2011/02/11

MIREN AGUR MEABErekin SOLASEAN

Joan den otsailaren 3an Miren Agur Meabe euskal idazleari, DBH 3.mailako ikasleok elkarrizketa bat egin genion. Gazte literaturako bere bi liburu irakurriak genituen: Urtebete itsasargian eta Itsaslabarreko etxea . Liburuei buruz galdetzeaz gain, euskal literatura, bere bizitza, gazte literatura eta etorkizunari begira zer egingo zuenaz interesatu ginen. Erantzunak apaltasunez emateaz gain, hainbat ideia geratu zaizkigu buruan. Aipatzekoak dira honako hauek:

Sariak irabazi dituen arren, adibidez, “Lauaxeta” saria, apaltasunez idazten ditu liburuak, badakielako sari banaketetan subjetibotasun handia dagoela eta badaudela beste idazle asko ere sariak merezi dituztenak nahiz eta ez jaso.

Gehien hunkitu zuen saria “Gazte” saria izan zen.

Idazle izateko bidearen abiapuntua:

· Goizean, izekok, sagar bat eta ipuin bat eramaten zizkion ohera.

· Bere zaintzaileak lagundu zion orain duen liburuenganako zaletasuna pizten. Koaderno eder bat oparitu zion bere egunerokoa idazteko.

· Ondarroako institutuan ikasi zuen, eta gaur egun idazle ezaguna den bat izan zuen irakasle. Liburu asko eramaten zizkien klasera.

· Bere amak ipuinen lehiaketen eta literaturarekin lotutako informazioaren berri ematen zion.

· Gaztetan frantsesa ikasten zuen.Frantses literatura asko miresten du, hain zuzen ere Marguerite Yourcenar.

Idazlea izateari buruzko ideia nagusienak:

  • Berak ez zuen erabaki idazle izatea. Bizitzaren gorabeherek aukera hori eman zioten. Pertsona bat ez da jaiotzen idazle.
  • Liburuak idazteko ideiak bere egunerokotasunetik hartzen ditu.
  • Txikitan bere lagunen arteko amodioak idazten zituen.
  • Berari gertatu zitzaizkion istorioak erabiltzen ditu liburuak idazteko.
  • Liburuetako pasadizo asko egiazkoak dira, eta Miren Agurrek txikitatik ezagutu zuen sufrimendua: etxean pertsona nagusiak zituen (amuma, izeko-osabak…).
  • Goizeko orduetan idaztea gustatzen zaio. Sukaldean idazten du eta udan, hondartzan.
  • Berarentzako idaztea lana da dirua irabazteko bide baita, baina hobby-a ere bada, gustora egiten du-eta.
  • Mirenek hainbat liburu idatzi ditu, poesia liburuak barne.
  • 2010.urtean lau liburu argitaratu ditu.

Guk irakurri ditugun liburuei buruzkoak:

  • Itsaslabarreko etxea liburuan koaderno more bat agertzen da; koaderno hori berari txikitan oparitutako koadernoa da.

Joana, bere lagun baten alaba zen, eta horregatik jarri zion Joana izena istorioaren protagonistari.

Itsasalabarreko istorioaren hasiera, txikitan idatzitako ipuin batetik atera zuen.

Garraitzeta izena, Lekeitioko irlaren izenetik atera du.

Istorio tristeak gustoko ditu bizitza ere tristea delako zenbait egoeratan.

  • Urtebete itsasargian liburuaren bidez gazteei erakutsi nahi izan die Gerra Zibilari eta garai hari buruz zerbait gehiago.

Itsasargia sinbolo bat da: Euskalherriaren sendotasuna eta irmotasuna islatzen du, eta baita pertsonen bihotza taupadaka aritzen dena.

Etorkizunari begira, bere erronka: Helduentzako nobela bat idaztea.

Guretzako lehendabiziko esperientzia izan da idazle batekin elkarrizketa bat izatea eta interesgarria iruditu zaigu. Miren Agurri eskerrak emateko olerki bat idatzi diogu.

Munduan ez dauka inork

zuk daukazun aipamena.

Tartetxo bat izanda ere,

eskaini zenigun sentipena.

Liburu bat amaitzeak

ematen duen bizipena

hitz batean laburtu daiteke

hain zuzen ere: gozamena.

Zeuri eskainitako olerki hau

izan ez arren ederrena

bihotzez doatzu,

gure eskerrik beroena.

San Fidel Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak

2011ko otsailaren 11n

2011/02/04

SANTA AGEDA BESPERA DOGU...



KANDELERIO EGUNA, OHITURA JARRAITUZ


Haur Hezkuntzako 2 urtekoetatik hasita eta 12 urte bitarteko neska-mutil koskorretara artekoek ikasi zuten Kandelerio eguneko abestiaren doinua. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, aukera izan zuten kandela biztu eta abesteko elkarrekin.

LH 3. MAILAKOA EUSKAL HERRIA MUSEOAN


Urtarrilaren 25ean Euskal herria museora joan ginen LH 3. mailako ikasleak. Bertan Euskal Herriko abesti eta dantza ospetsuak ikasten eta dantzatzen ibili ginen. Olaeta eskolako andereño bat eduki genuen gurekin eta oso ondo irakatsi zizkigun dantza guztiak. Ederki ibili ginen !