2012/12/21

GABON JAIA ETA GABON MEZUA: ELKARBANATUZ HAZI.


Gabonak hemen ditugula-eta, denok elkarrekin jai handia ospatu dugu. Gabon mezuak irakurri dira eta jarraian kanta, dantza eta txistu ekitaldia izan dugu ikasle eta irakasleen partehartzearekin.  Bukatzeko Olentzero etorri zaigu intxaur eta polboroiekin txikitxoenen ilusioa bizteko.

BELENAK MATERIAL BERZIKLATUA ERABILIZ

LH5. ETA 6.. MAILAKO IKASLEEK EGINDAKO BELENAK MATERIAL BERZIKLATUA ERABILIZ
Epaileak: LH ko 1.,2.,3.,4. eta DBHko 1.,2.,3. eta 4. mailetako geletako ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko ordezkariak izan dira.

Sailkapena hau da:
1goa  4 zenbakia duenak eta egileak hauek dira: Jone Otazua,  Amaia Zabalandikoetxea, Olatz Silva, Nerea Vazquez eta Julia Gabor LH 5. mailako ikasleak.


2. 16 zenbakia duenak eta egileak hauek dira: Naroa Arandia, Maria Egiarte, Olatz Caloca, Maite Etxebarria eta Izarra Escribano LH 5. mailako ikasleak.


3.   7 eta 3 zenbakia dutenak eta egileak hauek dira:

7 zenbakia: Mikel Aldai, Ane Caballero, Ixone Artetxe, Koldo Intxausti eta Aitor Etxaniz.
3 zenbakia: Olatz Arejita, Iratí Aranzabal, Aitzol Baraiazarra eta Ohiane Antxustegi.

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!!!!!!!!!!!!
Gernika-Lumon, 2012ko abenduaren 20an

GABON POSTALA


Aurton Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute  zorion-postalaren diseinuan. Lan ederrak prestatu dituzte ikasleek, 24 guztira. Postala egiteko aukeratu dugun lanaren egileak,  Jon Larruzea, Gontzal Mendibe, Unai Gerrikaetxebarria, Mikel Fernandez, Iker Amunategi eta Gaizka Basterretxea izan dira.
LH 5.maila)

2012/12/20

ZIENTZIAREKIN SOLASEAN ! 2012



Aurten ere, abenduaren 18an, Donostia International Physic Center-ek  (DIPC-k) ZIENTZIAREKIN SOLASEAN  ! topaketen edizio berri batean parte hartu dugu DBH 4.mailako ikasle batzurekin.

         Topaketa hauen helburua zientzia eta tecnologia ikasketetarako bokazioak bultzatzea izanik, ikasleek aurretiz gelan prestatutako zenbait galdera planteatzeko aukera izan zuten.

          Ekitaldi honetan Biomedikuntza arloan izen handiko hiru zientzilari hauek  izan ziren gonbidatuak : Aaron CIECHANOVER  (Kimikako Nobel Saria 2004), Sir Tim HUNT (Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria 2001), Ginés MORATA (Asturiasko Printzipe Saria 2007) eta Pedro Miguel ETXENIKE (DIPC-ko presidentea) moderatzaile gisa.       


2012/12/19

DBH 4. MAILA



Abenduaren 13an azken urteotan egin ohi dugunez, EITB  eta Arte Ederretako Museoan izan ginen.  Esperientzia polita Irrati-telebista barrutik ikusi eta ezagutzea.  Museoan, Boteroren margolanak ezagutzeko aukera izan genuen. 

2012/12/04

EUSKARA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK


Ikastolako Normalkuntza Batzordeak hainbat informazio jarri nahi du zuen eskuetan EUSKARA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK direla-eta.

1.Euskarazko IKTen inbentarioa aurki daiteke helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/iktinbentarioa

2. Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa: www.itzultzailea.euskadi.net.  (Baina kontuz erabili behar da. Itzuli eta gero orraztu egin behar da batzuetan).

3. Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean daude.

4. Euskarazko Software tresnak erabiltzaileen eskura helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/euskara.soft
Sistema eragileei  dagokionez, Windows erabiliz gero, gaztelaniazko bertsioaren gainean euskarazko interfaze-paketea instalatu eta  pantailak euskaraz agertuko dira. Norberaren bertsioaren arabera aukeratu behar da paketea: Microsoft Windows 7, Microsoft Vista eta Microsoft XP.
Bulegotikan eta Ofimatikan ere, Microsoft Office-ren (Word, Excel, Power Point, Outlook) euskarazko interfaze-paketea deskarga daiteke. Instalatzeko, beharrezkoa da gaztelaniazko bertsioa instalatuta edukitzea. Honako hauek dira euskara dauden bertsioak: Microsoft Office 2003,2007 eta 2010. Eta software libreko OpenOffice.org edo LibreOffice erabiliz gero, euskarazko bertsioak har daitezke.

5. Euskara hizkuntzaren zuzentzaile ortografikoa: Xuxen da.
Microsoft Officeren bertsioetan integratuta badago ere, bertsio eguneratuak eskaintzen dira www.euskara .euskadi.net webgunean. Gainera OpenOffice-n (LibreOffice-n ) txertatzeko bertsioa ere hor dago eskuragarri.

6. Hiztegiak eta terminologia-bankuak: www.euskara.euskadi.net/euskalterm

Informazio hau mesedegarria izango zaizuelakoan gaude. 

2012/12/02

EUSKARAREN ALDEKO DEKALOGOA


Ikastolan, euskaraz gain, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea berasgarria da. Baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela eta euskaraz hitz egingo dut.
2. Euskaldunak garela eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu.
3. Euskararen erabileraren aldeko ekimenetan partaide izango naiz eta ikastolan, ikastola eta herria euskaldunduz.
4. Ordenagailua eta sakelako telefoneen hizkuntza euskarara aldatuko dut.
5. Euskaraz entzuten ditudan hitz berrien esanahia ikasten ahaleginduko naiz.
6. Euskara bizirik justu-justu iraun duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudalako, euskara ongi ikasteaz gain, harrotasunez erabiliko dut erderakadarik bota gabe.
7. Nire herrian euskaraz funtzionatzen duten zerbitzuak (telebista, irradia …) euskaraz ikusten eta entzuten ahaleginduko naiz ahal dudan guztietan.
8. Euskara euskaldunon euskal arima da.
9. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri edota produktuak erosi eta dastatu. Hori euskararekin ere egin daiteke.
10. Noizbait norbaiti gazteleraz hitz egiten entzuten badiogu jakinda euskaraz badakiela, euskaraz hitz egiteko esango diogu.
11. Gu baino gazteagoekin euskaraz egingo dugu.
12. Euskaraz jakin arren gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako euskaraz jarraituko dut, Artze poetak esandakoa gogoratuz: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek erabi,……………”
13. Nire inguruan bizi diren kultura eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza maiteko ditut.
14. Guk euskaraz hitz egiten badugu, gazteagoek ere egingo dute.
15. Euskarak beste hizkuntza garrantzitsuen maila berean egon behar du.

16. Euskara gure altxorra da. Harro sentitu euskaraz hitz egitean.
17. Euskara zertarako? Euskaldun izateko. Kultura ekarle dugu. Kantaria da euskara. Matematikoa eta logikoa da euskara. Poetikoa da euskara.
18. Euskalherrian oraindik egiteko dagoen iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da.
19. Euskaraz zuzenduko gara jendearengana. Ez badaki, esango digu.